Merkatal Itsasadarra

Santa Ana Ermita

M. de Echániz y Zavalla, 1864
  • Helbidea: Ibaibide Kalea, 13
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, Itxita
15Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Areeta

Bizkaiko eraikin neogotiko zaharrenetako bat da Santa Ana baseliza. Izen bereko auzo getxoztarrean dago eta Francisca Labroche andreak, Máximo Aguirreren alargunak, fundatu zuen.

Máximo Aguirreren familiak, Bilbotik 15 kilometrotara bakarrik zeuden hondartza zabalek eta burgesen arteko itsasoko bainuen modak erakarrita, Lamiakoko ibarra erosi zuen 1856an, uda  emateko hiri berria sortzeko asmoz, eta Gobela eta Udondo ibaien arteko lursail horietan burutu zituzten lurrak sendotu, saneatu eta egokitzeko lanak, bizitegi-gune berria eratzearren. Máximo Aguirre hil ondoren, horren seme-alabek eta alargunak jarraitu zuten proiektuarekin.

1860an urbanizazio berriaren lehenengo garapen-plana, egungo Santa Ana auzoari zegokiona, mahaigaineratu zen: etxe-uharteak 60 x 120 metroko trazadura ortogonala zuen eta erdian plaza biribil bat jarri zen.

Izan ere, plaza horretan eraiki zen Santa Ana baseliza, Francisca andreak sustaturik, urbanizazio berriari erlijio-zerbitzua emateko asmoz.

Pedro Belaunzaranek diseinatu omen zuen baseliza, eta Modesto de Echániz y Zavallaren zuzendaritzapean eraiki zen, 1864an. Oso eraikin xumea da,  eta oinplano angeluzuzeneko nabe bakarra dauka, hain zuzen ere, 8,6 x 14,2 metrokoa.

Agradecimientos: