Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Sarrikoko Geltokia

N. Foster, 1995
  • Helbidea: Plaza Ibarrekolanda
  • Ordutegia: Larunbata, 15:00-20:00 / Igandea, 10:00-15:00
25Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Sarriko

Ibilbidea: Erabakitzeke

Bilboko metro sareko erdialdeko zonan dauden geltoki gehienak kobazulo motakoak dira, multzo osoari duen irudi bereizgarria ematen diotenak. Sarrikoko geltokia tunel gisa katalogatuta dauden geltokien artean dago. Horra hor, bere irudia besteengandik desberdintzen denaren arrazoia.

Geltokia tunel faltsuan egitearen arrazoia nagusiki kokalekuko lurzoruaren kalitatean oinarritzen da. Lurrak tunela zulatzeko hainako kalitatea betetzen ez zuenez, geltokia gainazalean induskatzea eta gero berriz estaltzea proposatu zuten. Geltokia kokatzen den plazaren desnibel nabarmenak (6 metro baino gehiago mutur batetik bestera) geltoki tipologia hau egitea errazten zuen.

Geltokia tunel batean ez dagoenez, hormak bertikalak dira eta ez kurboak eta geltokiari lubaki itxura ematen diote. Nasak sarrerako mailatik 20 metroko sakoneran daude. Metro sareko tarterik luzeena duen eskailera mekanikoak desnibel hori gainditzen du, 16.5m-ko luzerarekin.

Geltokiaren tipologia desberdina izan arren, espazioaren eskema bera da. Nasen gainean pasarela (mezzanina deritzona) bat hedatzen da bidaiarien joan-etorriak bideratzeko. Oraingo honetan pasarela ez da sabaitik zintzilikatzen altzairu herdoilgaitzezko tiranteen bidez, hormigoi armatuzko egitura aurrefabrikatu batean bermatu baizik.

Agradecimientos: