Zerbitzu eta Kultur Itsasadarra

Suhiltzaileen Egoitza

Coll-Barreu Arquitectos, 2012
  • Helbidea: Juan Carlos de Gortázar Kalea, 3
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-14:00 / 16:00-20:00 / Igandea, 10:00-14:00 / 16:00-19:00
30Pertsona taldeko
20'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Atxuri
Miribilla

Ibilbidea: Arrera, bisita kamioen hangarra eta ke aretora. Entrenamendu dorrearen azalpena.

Coll-Barreu estudioaren proiektu batean datza, Osakidetzaren egoitzaren diseinuaz arduratu zen estudio bera. Bilbao Ria 2000-k 2005ean deitu zuen ideia lehiaketa irabazi zuten. Bilbo eta inguruko Hiritarren Segurtasuna eta Babes Zibilaren (honela deritzo) egoitza berria 15.000m2 dituen Miribillako orube batean finkatzen da, inguruko meatze ustiapen historikoa dela-eta ezegonkorra den lur eremu batean. Bertatik, talaia lez, hiria magalean duela, Bilboren ikuspegi pribilegiatu batez goza daiteke.

Multzoa hainbat eraikin modernoek osatzen dute: bata beirazko fatxada eta forma irregularra duen Hiritarren Segurtasunaren eraikina, pasabide baten bidez, lerro zuzenak dituen eta sinpleagoa den Babes Zibilaren eraikinarekin lotzen dena. Pasabide horretan liburutegia eta dokumentazio zentroa kokatu dira bi eraikinek erabil ditzaten. Proiektuaren elementurik adierazgarriena suhiltzaileen entrenamendu dorrea da, 32.5 metroko altuerarekin, multzoari bertikaltasuna ematen dion puntua. Dorrea sekzioan eraikitzen da, altueran hormigoiaren iskinak areagotu eta dorrearen inertzia bertikala hobetzeko. Dorreaz gain, Babes Zibileko patioan ke-galeria txiki bat ere badago, non suhiltzaileek muturreko sute egoerak lantzen dituzten.

Babes Zibileko eraikinean larrialdietan irteteko prest dauden 22 kamioientzako edukiera duen hangar handi bat dago. Bere gainean hiru solairu gehiago daude. Era berean, eraikinaren erdian entrenatzeko espazio handi bat dago (eraikin erdi okupatzen duena) polikiroldegi pista, sauna, aldagelekin…

Espazio hau komuna da polizien eta suhiltzaileen artean. Hiru solairuko altuera duen espazio garbi bat da, eraikinaren erdialdea argiztatzen duena.

Arestian aipatu bezala, eraikinak lur eremu ezegonkor batean bermatzen dira, Bilboko meatzeen gainean betelan bidezko lur eremua batean. Horregatik, eraikinen izaera immateriala, airean zintzilikatzen diren xafla tolestu batzuen antzera. Lamina horiek hiriaren historia eta irudia, biztanleen bizimoduarekin batera eraldatu duten eraikin industrialei keinu ere egiten die.

Agradecimientos: