Itsasadar Industriala

Villa Maria

Ezezaguna, 1890
  • Helbidea: Ibáñez de Bilbao kalea, 24
  • Ordutegia: Larunbata, 10:00-18:00 / Igandea, Itxita
20Pertsona taldeko
25'bisita
Argazkirik ez
Irisgarria
NAN
Eskaera handia
Abando
Abando
Abando

Ibilbidea: Erabakitzeke

Nahiz eta gaur egun Itsas Kapitaintzaren egoitza izan, eraiki zenean Abandoko zabalgune berrian industria-gizon aberatsek eraiki zituzten txalet ugarietako bat izan zen. Kutsu frantses nabarmena duen etxe dotore hau Ramón de la Sota Llano ezagunak eraikiarazi zuen. Bizileku berri honi esker, familiak zuen botere ekonomikoa bilbotar guztiei, harrotasunez, erakutsi ahal izan zieten. Familia 10 urtez soilik bizi izan zen etxe honetan.
Izan ere, 1900. urtean Ibaigane jauregira aldatu ziren. Nahiz eta etxea bizitzeko ez erabili, Gerra Zibilerarte bere jabetza mantendu zuten Sota-Aznar ontziolen egoitza bertan finkatuz. 1918. urtean eraikinaren morfologia erabat aldatu zen. Txaletaren lur-sailetan bulego-eraikin berri bat eraikitzea erabaki zen. Hasiera batean, ideia etxea eraistea izan arren, azkenik eraikin berria txaletera atxikitzea erabaki zen. Hori dela eta, Villa Mariaren fatxada nagusia mehelin bilakatu zen, eraikinaren sarrera albo-fatxadara eramanez.

Agradecimientos: