Ría Comercial

Museo Vasco

Padre Ramírez, 1610-s.XVII
  • Dirección: Miguel Unamuno plaza, 4
  • Horario de visita: Sábado, 10:00-14:00 / Domingo, Cerrado
20Personas/grupo
30'Visita
No fotos
Accesible
DNI
Alta demanda
ZazpiKale
Ribera / Arriaga

Recorrido: Erabakitzeke

Euskal Museoa kokatzen den eraikina, sorreran Jesusen Konpainiako San Andres Eskola izan zen. XVII. mendearen hasieran, Toledoko Gotzainaren Maiordomo zen On Domingo de Gorgolla bilbotarraren emate oparoari esker, Jesuitek hiribilduan beraien lehenengo egoitza eraiki ahal izan zuten. Eraikina ia osorik 1610 eta 1630 artean eraiki bazuten ere, eraikuntza ez zen mendearen bigarren zatian bukatu.

Proiektua, zeinaren autoretza Martin Ybañez de Zabalbiderena baita adierazpen guztien arabera, elizak eta eskolak osatzen zuten. Eskola, eraikinaren hiru solairuak eusten zituzten zutabe eta erdi puntuko arkuek osatutako klaustro baten inguruan antolatzen zen.

Jesuiten sarraldiari esker, Bilbo, Latin, Kristau Doktrina, Teologia, Moral, Logika, Metafisika, Fisika edo Gramatika katedrak izatera iritsi zen.

1767an, Karlos III. aren Ordenaren baitan, Jesuitak Espainiatik kanporatzeaz gain, Erregetzaren esku geldituko ziren beraien ondasun guztiez desjabetu zituzten. Testuinguru horretan Bilboko Udalak Santos Juaneseko eliza (Atxurin zegoena oso egoera tamalgarrian) multzo hartako elizara lekualdatzeko eskatu zuen. Eskaera hori 1770. urtean gauzatu zen. Eliza lekualdatzeko eskolatik bereizi behar izan zuten, elkarren artean independenteak ziren eta loturarik ez zuten bi elementu eratuz, egun ezagutzen dugun bezala.

Bien bitartean, eskola bi mendetan zehar, txiro, gaixo, ezindu eta umezurtzei babesa eta aterpea eman zien Erruki Etxe Santua izan zen. Berau 1872an egungo kokalekura lekualdatzearekin batera, eskola zaharra hainbat erakunde publikoren egoitza bilakatu zen.

Eraikinaren ondorengo mugarri garrantzitsua 1879an gertatu zen, Arte eta Ofizio Eskola sortu eta han kokatu zenean. Klaseak bertan eman zituzten egungo kokalekura lekualdatu zuten arte (Emilio Campuzano, ospitale zibil zaharra) 1910-1911 ikasturtean. 1883tik aurrera eskolak eraikina Bizkaiko Probintzia Auzitegiarekin partekatu zuen, apurka eraikin osoaz jabetzen joan zena 1956an Abandora lekualdatu zuten arte.

Epaitegiarekin geratu bezala, Euskal Museoa apurka eraikin osoa berreskuratzen joan zen museo erabilerarako. Guztia 1914an, Bilboko Udalak klaustroa Bizkaiko Monumentuen komisioari utzi zionean hasi zen, azken honek 1908tik aurrera pilatzen joan ziren objektuak bertan jar zitzan.

Agradecimientos: