Ekintzak

Ez itzazu galdu Open Txiki, Open Ría, Open Galindo…

*Ekintza hauek aurretiko izen ematea behar dute.

OPEN RÍA

Arkitekturaren itsasadarra

Open Ria ekintzak aste bukaeran zehar Bilbo Barakaldorekin eta Barakaldo Getxorekin batuko ditu itsasontzi bidez.

Bilbo metropolitarraren paisaia kulturalean zehar nabigatuko dugu: fabrikak, etxebizitzak, trenak, zamatze tokiak eta ubideak eta jauregi handiak. Itsasontzitik Bilbo, Barakaldo eta Getxoko historia ezagutu ahal izango dugu. Baita bertako hiritarrek Ibaizabal-Nerbioi itsasadarreko bi ertzetan zehar bizitako istorioak. Egunero zeharkatzen ditugun lan, aisialdi eta bizitze tokiak askotan itsasadarretik bakarrik ikus daitezke, guztiak gure ikusgai izango ditugu. Ontziratu eta ezagutu itzazu!

 

Ibilbideak Bilbo eta Barakaldo batzen ditu larunbatean eta Barakaldo eta Getxo igandean.

Iraupena: 40-45min.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

Agortuta

 

Empresa lankideak:
Botetours (www.elbotebilbao.com)
Ikusmira Ondarea (www.ikusmiraondarea.com)

OPEN TXIKI

Lurraldea jolastuz eraiki

Itsasmuseum-en umeentzako tailerrak egongo dira. Bertan, jolasen bitartez umeei itsasadarra ardatz harturik lurralde berri baten diseinua gauzatzea proposatuko zaie.

Itsasadarra izango du ardatz aurtengo Open Txiki edizioak. Goizeko eta arratsaldeko lehen saioetan lurraldeari eskainiko diogu begirada: zein paisaia zeharkatzen ditu urak itsasadar izatera iritsi arte? Eta hortik itsasora arteko bidea nolakoa da? Zer ikusten dute tanta horiek? Gure lurralde partikularraren eraikuntzari ekingo diogu, talde bakoitzak elementu ezberdinak landuko dituelarik.

Goizeko zein arratsaldeko bigarren saiotetan, aldiz, lurraldearen inguruan egindako lanean oinarrituko gara, lehenago eraikitako lurralde horretan, eta ibai fantastiko horren ertzetan jarriko dugu arreta: zer dago alde banatan? Nola josten dira alde horiek? Zubiak landuko ditugu, eta horien eraikuntzari ekin: bai ibaiak banatzen dituen alde biak batzeko, bai bestelako fikziozko eremuetan gure eraikuntza abileziak trebatzeko.

 

 

Iraupena: 1h 30min.

Hizkuntza: Ele bikoa (euskara izango da hizkuntza Nagusia).

Adina: 5 eta 12 bitartean, heldurik gabe.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

 

Empresa lankideak:
Teo Arkitektura (www.teoarkitektura.com)

OPEN GALINDO

Azpiegitura eta paisaia

Galindoko Hondakin Uren Araztegia (HUA), Bilbo-Bizkaia Ur Partzuergoak duen saneamendu lan nagusia da. Azpiegitura honek erlazio zuzena du Deustuko Sifoiarekin, izan ere, sifoiaren eginkizuna eskuinaldeko ur zikinak ezkerraldera pasatzea da araztegira iritsi daitezen.

2012 urtean Ur Partzuergoak paisaia hobetzeko proiektu bat jarri zuen martxan, IMB arkitektura bulegoaren eskutik. Paisaigintza lanak gauzatzeaz gain proiektu honen baitan bisitarientzako pabilioi bat eta ikuskapen pasabide bat eraiki dira.

Interpretazio zentrotik egingo den bisitan, araztegiaren funtzionamendua ulertu ahal izateaz gain, beti eraldatzen den azpiegitura honen eskuhartze paisajistikoaren berri emango da.

 

Iraupena: 40min.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

Agortuta

 

Empresa lankideak:
Teo Arkitektura (www.teoarkitektura.com)

Open Ibilbideak

Oparotasunaren adierazgarri. Getxon zeharreko paseo bat

Nor ez da inoiz Bizkaiko enpresari handien etxe erraldoien aurrean gelditu bertako arkitektura dotore eta xaloari begira? Bizkaiko burgesiak itsasertzean eraikitako jauregiak eremuak bizi izandako industrializazioko garai oparoen islada dira. Manuel Maria Smith, Leonardo Rucabado edo Jose Maria Basterra bezalako arkitektoak dira jauregi hauen diseinatzaileak. Guztiak ibilbide didaktiko honetan ezagutuko ditugu. Horretarako eraikinen egile, sustatzaile eta estiloak azpimarratuko ditugu.

 

Topagunea:
Ereagako kaiako informazio puntua, Getxo (Punta Begoña aurrean).

Iraupena:
1h 30min.

Taldea:
40 pertsona.

Ordutegia:
– Larunbata 28, 10:30 h (gazteleraz)
– Larunbata 28, 12:30 h (euskaraz)
– Larunbata 28, 17:30 h (gazteleraz)

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

Agortuta

Open Ibilbideak

Barakaldon zeharreko itsasadarraren eraldaketa

Nahiz eta burdina izan Barakaldorekin lotzen den elementu nagusia, urak garrantzi berdina izan du herriaren garapenean. Bisita honen bitartez, bi elementu horiei bereziki.

 

Topagunea:
Bizkaiko Labe Garaiak, 33-ko informazio puntua, Barakaldo.

Iraupena:
1h 30min.

Taldea:
30 pertsona.

Ordutegia:
– Larunbata 28, 11:00 h (euskaraz)
– Larunbata 28, 17:00 h (gazteleraz)
– Igandea 29, 11:00 h (gaztelerez)

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

Agortuta

Itsasadarra, Bilboko metropoliaren ardatz egituratzailea

360º ESPERIENTZIAK: puntu estrategiko batetik, eta bertatik mugitu gabe itsasadarraren inguruan eraikitzen joan diren bilakaera historiko, arkitektoniko eta urbanistikoak kontatuko dira.

Ikuspegi panoramiko zabal baten bidez, Itsasadarrak bere hiru garaietako ardatz egituratzaile bezala deskribatu duen ibibidea jarraituko dugu: garai komertziala, industiala eta zerbitzuetakoa. Bilbo barneko portu zen jatorrietatik hasita, bere ertzen errekuperatze azken esku hartzeetaraino. Hiri zaharra, zabalgunea, handipen-planak (Asuako bailara), hedapenerako eremuak (Artxanda eta funikularra).

 

Topalekua: Artxandako Begiratokia, Bilbo.

Iraupena: ordubete.

Taldea: 50 pertsona.

Ordua: 28, Larunbata, 12:00etan.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

Agortuta

Bilbo eta bere zubiak, hiri-sarea josiz

360º ESPERIENTZIAK: puntu estrategiko batetik, eta bertatik mugitu gabe itsasadarraren inguruan eraikitzen joan diren bilakaera historiko, arkitektoniko eta urbanistikoak kontatuko dira.

Itsasadarraren ertz bietako lotura diren zubiak, hiriko historiaren kontakizun liluragarria eskaintzen digute. Puntu adierazgarri honetan aurkitzen dira hiriko zubirik interesgarrienetako batzuk (eraikiak eta eraitsiak). Beraiei esker Bilbon, material eta eraikuntza teknika berriei esker, egon diren zubi tipologia ezberdinak ezagutu eta ulertu ahalgo ditugu.

Topalekua: Martzana Kaia. San Frantziskoko pasabidea (Erriberakoa), Bilbo.

Iraupena: ordubete.

Taldea: 50 pertsona.

Ordua: 28, Larunbata, 18:00etan.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

Agortuta

Evaristo Churruca, itsasadarreko nabigagarritasuna

360º ESPERIENTZIAK: puntu estrategiko batetik, eta bertatik mugitu gabe itsasadarraren inguruan eraikitzen joan diren bilakaera historiko, arkitektoniko eta urbanistikoak kontatuko dira.

Evaristo Churruca ingeneriaren eskutik, XIX.mende bukaeran itsasadarraren nabigagarritasunaren hobekuntza lanak gauzatu ahal izan ziren. Horretarako bere bizitza profesionalaren zati handi batean zehar diseinatutako kanalizazio proiektu bat garatu zuen. Lan horren gauzatzearekin batera Bilbo metropolitarra itsasadarraren bokaleraino handitzen joan zen nahiz eta garapena oso ezberdina izan ertz bakoitzean.

 

Topalekua: Evaristo Churruca Kaia. Monumentua Getxo.

Iraupena: ordubete.

Taldea: 50 pertsona.

Ordua: 29, Igandea, 12:00etan.

Izen ematea beharrezkoa da.
Leku mugatuak. Baieztapena idatziz gauzatuko da izen emate ordena errespetatuz.

 

Agortuta

 

Empresa lankideak:
García de la Torre Arquitectos (www.garciadelatorrearquitectos.blogspot.com)

@meriferrando
1 saria 2018

#OPENGRAM

Eman zure begirada

Bizipen bat, momentu zehatz bat, xehetasun bat, zure hiriko txoko bat…

Zure ikuspuntu artistikoaren bitartez jaialdia bizitzeko duzun modua ikusi nahi dugu. Open House jaialdiaren giroa eta funtsa partekatu sarean!

Igo zure argazkiak Instagramera #OpenGramBilbao19 eta #OHBilbao2019 traolak erabiliz eta @openhousebilbao bezala etiketatu gaitzazu. Parte hartu lehiaketan!

PASAPORTEA

Bisita interaktibo bat

Ahalik eta gehien parte hartzea nahi dugu eraikin guztiak bisitatuz. Horregatik Open House Bilbao Pasaportearekin “bidaiatzea” proposatzen dizugu. Bisita bakoitzean sarrera boluntarioek tokatzen den zigilua jarriko dizute. Gehitu zigiluak bisita bakoitzeko eta 50€ dituzten 50 OPARI KUTXABANK txartelen zozketan hartu ahal izango duzu parte.

Zozketa urriko lehen astean egingo da. Pasaporte bakoitzak zenbaki bat du. Zozketan parte hartu ahal izateko 3 zigilu beharko dira gutxienez. Gogora ezazu BONUS eraikinek balio bikoitza dutela!

BONUS eraikinak daudela ikusiko duzu, animatu zaitez hauek bisitatzera! Zerbait berezia dutelako aukeratu ditugu. Ziur gaude txundituko zarela eta gainera balio bikoitza dute!

Promozioa 2019/10/31 amaitzen da. Irakurri oinarri osoak:

 

Empresa lankideak:
bilbaoDendak (www.bilbaodendak.eus)